XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laugarren eguna huelgan begirale juradoak
Laneko Zuzendaritza Nagusiak bi alderdiak bildu zituen negoziatzeko.

MADRIL (Efe).

- Lau egun daramatzate huelgan seguritate haundiko enpresetako begirale juradoek, komenio tajuzkoa lortu nahiz.

USO, UGT, CCOO eta independienteek osatzen duten batzorde negoziatzaileak aditzera eman duenez, huelga erabatekoa da hamabi probintzietan, Madrilen, Bartzelonan, Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan, Santanderren, Balearesen, Tarragonan, Granadan, Malagan eta Kanariasen, Lemoiz eta Ascongo indarretxe nuklearretan ere huelgara jo zuten begirale hauek.

Batzorde Negoziatzaileak esplikatu duenez, mehatxu gogorrak jasan dituzte begiraleok lan egiten duten enpresetako nagusien aldetik.

Zenbait lekutan telegramak jaso dituzte, lanera segitutik itzultzen ez badira, kalean utziko dituztela, abisatuz.

Bestalde, protesta gogorrak zuzendu dizkio batzordeak Barne Arazoetako Ministeritzari, bankuak dirua nola garraiatzen ari diren salatuz, auto partikularretan eta langile zibilekin ari baitira dirua hara hona erabiltzen.

Laneko Zuzendaritza Nagusiak bi alderdiak bildu nahi zituen atzo arratsaldean, Rogelio Borras senadore sozialista eta Cipriano García senadore komunista presente zirela, akordio bat lortzeko.

Begiraleen batzordeak, azkenik, Barne Arazoetako Ministeritzatik jakin duenez, neurri gogorrak hartuko ditu enpresa batzuen kontra, komenioa negoziatzeko erakutsi duten egoskorkeriagatik seguritate arazo latzak ekarri baitizkie herritar askori.